Noticias
Zestoako Eskola Agenda 2030 programaren baitan eskulanen erakusketa ikusgai izango da Aizarnan eta Arroabean
2024·05·24
Aurten, Zestoako Eskola Agenda 2030 programa energia jasangarriaren aldeko eskulanen erakusketa batekin hasi da. Programa honen bidez, haurrek Agenda 2030en Garapen Iraunkorreko Helburuetara hurbildu nahi dira. Zestoaren kasuan, azken bi urteetan ikastetxeek 7. GJH landu dute: energia eskuragarria eta ez kutsatzailea.
Helburu hori udalerriko biztanleen artean ezagutarazteko, Arroabeko eta Aizarnako ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleek energia garbiarekin lotutako eskulanen erakusketa bat prestatu dute. Erakusketa ibiltaria izango da, maiatzaren azken bi asteetan bi auzoetan ikusi ahal izango baita: a Arroabean gaur izango da azken eguna erakusketa ikusteko eta maiatzaren 27tik 31ra, berriz, Aizarnako Herri Etxean 17:00etatik 19:00etara izango da ikusgai.
Era berean, aurtengo egitarauarekin amaitzeko, ekainaren 6an udal foroa egingo da udaletxean, non ikasleek ikasturte honetan egindako lana azalduko dieten udaleko alkateari eta zinegotziei.