Noticias

Atrás Zestoak asteburutako udaltzain zerbitzua izango du larunbatetik aurrera

Zerbitzua gaueko 22:00ak arterakoa izango da larunbat eta igandetan

13·07·2021


Zestoako Udalak udaltzain zerbitzua zabaltzea erabaki du eta aurrerantzean, asteburu honetatik aurrera, asteburutan ere udaltzaina izango du herriak.

Neurriaren helburua zerbitzua zabaltzea da, herriak urtetan izan duen hutsunea betez. Bide batez, azken aldian eskola eraikinen inguruan egin diren txikizioak eta herriko beste hainbat puntutan sortu diren arazoak ekidin nahi dira.

Era honetara, asteko zazpi egunetan emango du zerbitzua Zestoako Udaltzaingoak; astean zehar iluntzeko 21:00ak arte eta asteburutan gaueko 22:00ak arte.