Agenda

Atrás Zestoa Osasuntsu: hitzaldia

Arratsaldeko 17:30 – 19:00, Alondero aretoan.
09 MAY
agenda

Aritz Gorostidi fisioterapeuta donostiarraren eskutik “Ariketa Fisikoaren onurak minbizia duten pertsonengan” izenburua duen hitzaldia antolatu da. Aritz Gorostidi, mina duten pertsonekin lan egiten eskarmentua duen  terapeuta da. Bere esanetan, “ Kalitatezko bizitza oparoa izateko asko eta maiz mugitzean dago gakoa”. Gaixotasun larriak edukitzean, ariketa fisikoa egiteari uzteko ohitura izaten da. Izan ere, pertsona askoren pentsamenduan, geratzen diren indar apurrak gaixotasunari aurre egiteko gordetzearen ideia dago. Gorostidik, aldiz, erakutsiko du ariketa fisikoa egiteak duen garrantziaz, eta edozein dela gorputzaren egoera ere, beti onurak ekar ditzakeela.