Noticias
Atrás Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, gaurko irteeran “Ibilbide Geologiko Urbanoa”ren gaia hartu da ardatz
02·02·2023
Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, gaurko irteeran “Ibilbide Geologiko Urbanoa”ren gaia hartu da ardatz, Javi Manteca geologo zestoarrak prestatutako lanaren eskutik. Ariketa fisikoa egitearekin batera, Zestoako etxeetako eraikuntzaren berezitasunak ezagutaraztea izan dugu helburua: Herriko eraikinetan erabilitako materialak, ekarritako harrien jatorria, nola erabili ziren etxeetan e.a. Finean, Zestoako kaleak beste begirada batekin ikusteko parada ederra izan da gaurko ibilbidea
Bide batez, gogorarazi nahi dugu hurrengo ostegunean, otsailak 9, irteera luzea egingo dela. Oinez Aizarnazabaleraino izango da eta itzulera, garraio publikoan egingo da. Irteera goizeko 9:30ean izango da Kiroldegiko ataritik. Eta beti bezala, hamaiketako goxo batekin emango zaio bukaera 12:30ak aldera. Egun honetan, erritmoa altuagoa izango da ohikoa baino, beraz, oinez ibiltzen ohituta daudenentzat dago gomendatua.