Noticias

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan Bizitzaren bukaerako kontzeptuak argitzen saiatuko da Eguzki Iraolagoitia zestoarra

Datorren otsailaren 28an, asteartea, (euskaraz) eta martxoaren 2an (gaztelaniaz) izan dira hitzaldiak.

24·02·2023


Bizitza prozesu bat da, hasiera eta bukaera duena. Esaldi honen logika pertsona guztiek onartua badute ere, bizitzaren bukaerako uneei buruz hitz egiteko ez dago ohiturarik gure gizartean. Tabua da.

Jaiotzatik bertatik, hainbat erabaki hartzen dira norberaren bizitza zehaztuko dutenak: zer ikasi, non bizi, etxea erosi ala ez, seme-alabak eduki ala ez, eta abar. Baina bizitza planifikatzen den bezala, zergatik ez aukeratu bukaerako une hori nolakoa izatea nahi den?

Hori izango da, Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, datorren otsailaren 28an, asteartea, (euskaraz) eta martxoaren 2an (gaztelaniaz) antolatutako hitzaldietan jorratuko den gaia: “Bizitzaren bukaerako kontzeptuak argituz” eta gaztelaniazkoa “Aclarando conceptos en el final de vida”.

Bizitzaren bukaerako kontzeptuak argitzen saiatuko da Eguzki Iraolagoitia zestoarra. Norberak dituen aukerak eta eskubideak izango ditu hizpide, zaintzarekin edota tratamenduen intentsitatearekin zerikusia dutenak: gaixotasun aurreratua, terminala, zaintza aringarriak, sedazioa, eutanasia eta abar. Horri lotuta, "Aurretiazko Borondateen Dokumentua" (Documento de Voluntades Anticipadas) zertan datzan azalduko du.