Noticias

Atrás Urkaiko hiltegiaren erantzuna isurketaren inguruan

Urkaiko hiltegiaren zehaztapenak Urola ibaian gertatutako isurketaren inguruan.

29·08·2022


Aurreko astean Urola ibaian gertatutako isurketaren inguruan hainbat zehaztapen eman dizkio Urkaiko hiltegiak Zestoako Udalari. Herritar guztiak jakinaren gainean egoteko, Udalak Urkaikoren adierazpena zabaltzea erabaki du. Hona hemen:

  • Ur zikinen isurketako arketa batean matxura bat genuela konturatu ginen URAk (Uraren Euskal Agentzia) esan ondoren.
  • Ur zikinak (hiltegiaren garbiketarako erabiltzen direnak) euri urak jasotzen dituen arketara pasa ziren eta hortik ibaira. Berez, isuritakoa ez zen odola izan, ur zikinak baizik (hiltegiaren garbiketan ura odolarekin eta beste zaborrekin nahasten da).
  • Arazoaren berri izan bezain laster matxuratutako arketa konpondu genuen.
  • Egun gehiagotan ere gertatu izana aipatzen da. Ez dugu ulertzen nola ez zaigun lehenago jakinarazi, matxura lehenago aurkitu eta zuzentzeko, orain egin dugun bezala.
  • Hiltegiak 33 urte daramatza martxan eta lehenengo aldia da horrelako arazo bat izan duguna. Bere garaian aitzindari izan ginen araztegia jartzen 1996. urtean eta eskualdeko kolektorea eraiki zen momentutik bertara isurtzen dugu.
  • Inork nahi ez duen istripua izan dugu eta neurriak jarri ditugu berriz gerta ez dadin.