Agenda

Atrás Umeen danborradako karroza egiteko lehiaketa: lanak aurkezteko epea urtarrilaren 15a arte luzatu du Udalak.

1:10 eskalako maketa aurkeztu beharko da
04 DIC 15 DIC

Maiatzaren 3ko Umeen Danborradarako karroza egiteko lehiaketa jarri du martxan Zestoako Udalak. Eginbeharra izango litzateke Umeen Danborradarako karroza ideiatzea eta diseinatzea 1:10 eskalako maketa baten bidez. Irabazle suertatuz gero honako eginbeharrak lituzke:

  • karroza egitea
  • karrozak inguruan behar dituen pertsonaiak bilatzea eta haien jantziez eta abarrez arduratzea
  • danborrada egunean, karrozaren segurtasunerako behar diren pertsonak lortzea...

Lehiaketan 18 urtetik gorako eta Zestoan bizi den edozeinek parte hartu ahal izango luke. Lan sarituak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko luke (karroza egiteko materiala eta bestelakoak barne).

Irizpide horiez gain, Lehiaketaren baldintzek karroza egiteko hainbat irizpide tekniko zehazten dituzte (epea, sendotasuna eta segurtasuna, ibilbidea, desmuntatzea...).

Balorazio irizpideak honakoak izango dira:

  • Lanaren zuzentasun teknikoa
  • originaltasuna, freskotasuna eta gaiari lotzea

Hala ere, epaimahaiak ahal izango du, aipatutako horiez gain, beste irizpide gehiago kontuan hartzea.

Epaimahaia Zestoako Udaleko Kultura Batzordeak osatuko du. Nolanahi ere, komenigarria irudituz gero, aholkulari gisa pertsona gehiagok parte hartu ahal izango dute.

Lehiaketaren baldintza zehatzak Zestoako Udal bulegoetan edo kultur teknikariarekin harremanetan jarrita eskuratu ahal izango dira. Maketa aurkezteko epea urtarrilaren 7an amaituko da.