Noticias

Zestoako Udalekuetan dagoeneko izena eman daiteke

Ekainak 24an hasiko dira aurtengo udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazte programak.

2024·04·10


Dagoeneko udaleku irekietan (HH2-1.zikloa), kirol udalekuetan (2-3.zikloak) eta uda gazten (DBH) izena eman daiteke. Izena emateko azken eguna apirilaren 26a izango da eta izena emateko bi aukera daude: on-line (agiriak gazteria@zestoa.eus helbidera bidali, webgunean egokitze-lan batzuk egiten ari baitira) edo aurrez-aurre Gaztelekura edo Kiroldegira agiriak eramanez.

Ekainaren 24tik uztailaren 5era lehenengo txanda izango da, eta bigarrengoa, berriz, uztailaren 8tik 19ra. Txanda bakarrean edo bi txandatan apuntatzeko aukera izango da.

Azkenik, txanden prezioak ere aldatu egiten dira familia ugarien kasuan edota DBE/RGI, GLL/AES edota bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunek edo kide guztiak langabezian dauden familien kasuetan.

Informazio gehiago