Noticias

Atrás Udalaren gomendioak, irekita dauden dendetako langile eta erosleei

Guztion osasun baldintzak bermatzeko eta birusaren zabalkundea ahalik eta gehien murrizteko, komertzioetarako aholku zerrenda bat egin du udalak.

16·03·2020


Guztion osasun baldintzak bermatzeko eta birusaren zabalkundea ahalik eta gehien murrizteko, Zestoako Udalak honakoa gomendatzen du:

- Dendetara benetan beharrezkoa den kasutan bakarrik joan eta kontuan izan ondorengoa:

  • Familia bakoitzeko pertsona bakar bat joan daiteke.

  • Arrisku faktoreren bat edukiz gero (adina, gaixotasun kronikoren bat...), etxetik ez irtetea gomendatzen da.

  • Eztula eginez gero, ukalondoarekin tapatu ahoa eta ez eskuarekin edo eskuekin.

  • Merkatariei eskularruak eskuragarri jartzea gomendatzen zaie, eta hala daudenetan eskularruak jantzi eta amaitzean zaborrontzian botatzea gomendatzen zaie erosleei.

  • Ahal dela, ordainketak kreditu txartelarekin egin, dirua transmisio-iturri izan daiteke eta.

  • Dendetan gehienez 7 pertsona sartu ahal izango dira, betiere 1,5 metroko distantzia mantenduz.

  • Denda barruan gehienezko jende kopurua dagoelako kanpoan itxaron behar bada, 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatuz egingo da ilara.

 

- Elikagaien hornidura bermatuta dagoenez , ez dago beharrezkoa ez den elikagai kopururik erosi beharrik., zentzuz jokatu.