Noticias
Atrás TAO zerbitzua martxan izango da bihartik aurrera
13·05·2020
Zestoako herriguneko TAO zerbitzua martxan izango da bihartik aurrera Gesalaga kaleko eta Euskal Herria plazako aparkalekuetan. Zerbitzua geldirik egon da alarma-egoera ezarri zenetik.
Ohiko ordutegian jarriko da martxan zerbitzua: astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 9:00etaatik 13:00etara. Igandetan, orain arte bezala, ez da TAOrik izango.
TAO baldintzak
Zestoako TAO zerbitzua doakoa da eta merkataritza gunean aparkatzeko iraupena mugatzen du, gehienez 90 minutuz aparkatu baitaiteke autoa aipatu kaleetan. Euskal Herria plazan dagoen makinan atera behar da TAO papera. Behin papera autoan jarri eta 90 minutu igarota, kotxea mugitu egin behar da eta ezin da berriro TAO gunean aparkatu bi ordu pasa arte. Gune horietan 90 minutuz baino gehiagoz autoa aparkatuta izanez gero, isuna izango du erabiltzaileak.