Noticias

Atrás El Ayuntamiento ha puesto en marcha el sistema de prevención de incendios

Dirigido a mayores de 80 años que viven solos o con otra persona mayor

13·01·2016


Bakarrik edota beste adinekoren batekin bizi diren 80 urtetik gorako pertsonei suteen kontrako prebentzio sistema etxean jartzeko aukera eskaini zaie. Programa horrek erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea eta euren famili guneetan mantentzea ahalbidetzen du.

Montse Atxega Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Jon Ensunza Atiempo enpresako kideak eta Irati Aranguren Udaleko Gizarte Langileak egin zuten prebentzio sistemaren aurkezpena (irudian).

Prebentzio Sistema jartzeko beharra argia da. Askotan beranduegi izan daiteke pertsona nagusi bat bere etxean sua dagoela konturatzen denerako. Hain zuzen ere, etxeetan gertatzen diren istripuen gehiengo altua suaren ondorioz ematen dira eta hauetatik erdia pertsona nagusien etxeetan gertatzen dira.

Zestoan, 2015ean, bakarrik edota beste adinekoren batekin bizi diren 80 urtetik gorakoei eskaini zaie sistema jartzeko aukera (erroldatik ateratako datuen arabera 95 hartzaile). 95 horietatik 82 etxetan jarri da sistema, 7k ez dute nahi izan eta gainerako 6ak bestelako arrazoiengatik izan dira (helbide aldaketak, egoitzan daudelako….). Beraz, %87k badu suteen kontrako prebentzio sistema instalatuta etxean. Guztira 100 detektagailu jarri dira. 2016an adin-tartea jaitsi eta 75 urtetik gorakoei eskainiko zaie zerbitzua jasotzeko aukera, 2015eko baldintza berberekin.

Zerbitzu horren bitartez etxeetan ke detektagailuak jarri dira, soinu edo irudi bidezko alarma oso sentsibleak dituztenak. Programaren helburua arrisku egoeren aurrean erreakzio denborak murriztea eta, bide batez, etxearen azterketa sakona egitea da.

Udalaren gain geratzen da gastu osoa, bai detektagailuena eta baita prebentzio edo ebakuazio planaren kostua ere. Udaleko Gizarte Zerbitzuak bideratutako programa da eta Atiempo enpresa izan da zerbitzua eskaini duena.

(Iturria: danbolin.eus)