Noticias

Atrás Sexu-hezkuntza programa egingo da herriko hiru ikastetxeetan

Libe Osa sexologoak gidatuko ditu ikasle, irakasle eta gurasoen saioak.

23·10·2025


Ikasturte honetan ere, sexu-hezkuntza programa ari dira egiten herriko hiru ikastetxeetan. Bigarren eta hirugarren zikloetako ikasle, irakasle eta gurasoekin egingo dira saioak, eta Libe Osa sexologoa izango da saioen gidaria. Dagoeneko Zestoako Herri Ikastetxean hasi dira saioekin, eta jarraian egingo dituzte Arroabeko eskolan eta Aizarnakoan.

Programa honek sexualitatea eta hezkidetza lantzen ditu eta helburua neska-mutilen arteko bizikidetza sustatzea da.

Sexuen hezkuntza, balioetan oinarritutako hezkuntza da eta sexuaz gain, beste giza balioak ere zentroan jartzen dira: sentsibilitatea, aniztasuna, zaurgarritasuna, zainketa, samurtasuna, desirak, atrakzioak... Azken finean, sexualitatea, besteekin harremantzera eramaten gaituen dimentsio moduan ulertuta, elkarbizitzarako balio bat da.

Hezkidetzak, batez ere, berdintasuna sustatzen du, aniztasuna errespetatuz, femeninoa eta maskulinoa balioan jarriz eta aukeratzeko askatasuna bultzatuz. Emakume zein gizonen sexualitatea zentroan jartzea da, bien identitateak, desiraren orientazioak, desirak, plazerak, erabakiak...kontuan hartuz eta biak subjektu moduan ulertuz.

Saioen datak:

  • Urriaren 20ko astean: Zestoako Herri Ikastetxeko 2. zikloa.

  • Urriaren 27ko astean: Zestoako Herri Ikastetxeko 3. zikloa.

  • Azaroaren 3ko astean: Aizarnako Eskolako 2-3.zikloak.

  • Azaroaren 17ko astean: Arroabeko Eskolako 2-3. zikloak.

 

* Oharra: Gurasoei zuzendutako saioak aste horietako astelehenetan izango dira. Zestoan eta Arroabean, 17:00etan eta Aizarnan, 16:30ean.

* Argazkia: Libe Osa