Noticias
Atrás Santakutzetako haurren danborradako karroza egiteko lehiaketa dagoeneko martxan da
03·02·2025
Santakutz Eguneko, maiatzaren 3a, haurren danborradako karrozan sormenari, ideia eta ikuspegi berritzaile eta freskoei tartea eskaintzea helburu izanik, Zestoako Udalak aurtengoan ere karroza egiteko lehiaketa martxan jartzea erabaki du.
Lehiaketaren helburuak:
• Urte askotako ohitura den karroza egiterakoan, herriko jendea subjektu aktibo izatea.
• Karrozaren bidez, gai eta ikuspegi anitzak plazaratzea.
• Sormenerako abilidadeak dituztenei aukerak ematea.
Eginbeharrak:
• Umeen Danborradarako karroza ideiatzea eta diseinatzea maketa baten bidez.
• Irabazle suertatuz gero:
◦ Karroza egitea.
◦ Karrozak inguruan behar dituen pertsonaiak bilatzea eta haien jantziez eta abarrez arduratzea.
◦ Danborrada egunean, karrozaren segurtasunerako behar diren pertsonak lortzea.
Lan sarituak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du eta lanak aurkezteko epea otsailaren 24an amaituko da 14:00etan.
Ikusi hemen lehiaketaren oinarriak.