Noticias

Santa Kutz eguneko umeen danborradako karroza egiteko lehiaketa martxan da

Lanak, bihar otsailak 14tik martxoaren 5era aurkezteko aukera izango da.

13·02·2024


Argazkia: Danbolin

Maiatzaren 3an, Santa Kutz egunean, haurren danborradan aterako den karroza egiteko lehiaketa martxan jartzea erabaki du Udalak, sormenari, ideia eta ikuspegi berritzaile eta freskoei tartea eskainiz.

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da eta 18 urtetik gorako eta Zestoan bizi den edozein pertsonak har dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak lan bat baino gehiago aurkezteko aukera ere izango du.

Lanak, bihar otsailak 14tik martxoaren 5era aurkezteko epea izango da. Azkenik, lan sarituak 3.000 euroko dirulaguntza jasoko du, karroza egiteko materiala eta bestelakoak barne.

Lehiaketako irizpideak