Agenda
Atrás San Kristobal jaiak
Uztailak 5, ostirala
19:30 Suziriak jaiei hasiera emateko. Desafioa: “Oikiako Peio” astoarekin eta Itziarko “Jun o lehertu” giza proba taldea.
21:00 Bertso afaria, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariak, Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaiturik. Jarraian erromeria. Menua: Entsalada mistoa, bakailaoa-tomate, piperrak eta txuleta. Postrea; flana izozkiarekin, kafea eta kopa, 30 euro. Izen ematea: 648 828 298 edo 628 245 780 telefono zenbakietara deituta.
Uztailak 10, asteazkena – Kristobal Deunaren eguna
10:30 Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.
11:00 Herri meza ondoren hamaiketakoa karpa azpian.
19:00 Sagardo dastaketa, zikiro pintxoekin Son LT taldeak alaiturik.
21:30 “Jon Txikiren Monologo emanaldia.
Uztailak 12, ostirala
21:30 Mus eta eskoba txapelketa. Mus txapelketa: 25 euro bikoteko. Eskoba txapelketa 12 euro bikoteko.
22:00 Mus txapelketa. Sariak: Aurrenekoak 2 txu, 2 ardo botila eta 50 euro bikoteko eta 2.arentzat xanpain eta ardo botila.
Uztailak 13, larunbata
17:00 Txokolatada
17:30 Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti
18:30 Gorriti/Lopene bere animaliekin. Amaieran entzierroa. Ondoren, Toka txapelketa.
21:00 Sardina jana doan. Sahieskia ordainduta. Jarraian, ‘Hemengattun’ erromeri taldea.
Uztailak 14, igandea
11:30 Dantza tailerra Astindu taldearen eskutik.
13:30 Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira. Ondoren Paella jana.