Agenda
Atrás

San Joan sua

Udalaren oharra
23 JUN
gainontzeko_ordenantzak | Fiestas | Kultura ondarea

San Joan sua dela eta, Zestoako Udalaren oharra

Urtero bezala, bihar, San Joan sua piztuko da Zestoako plazan. Hori dela eta, zenbait ohar jakinarazi nahi ditu Zestoako Udalak:

Ordutegia:

Sua 22:15 aldera piztuko da, eta 23:30an, dagoen su-hondarra itzaltzeari ekingo zaio.

Segurtasun oharrak:

  • Zestoako Udalak jarriko duen errekinaz aparte, guztiz debekatuta dago jendeak bestelako material edo trasteak botatzea su-eremura. Ohar hau sua piztu aurretik zein ondoren zorrozki bete beharko da.
  • Sua piztuta dagoen bitartean, ez da gomendatzen jendea bertara hurbiltzea. Gurasoen erantzukizuna da gomendio hori betearaztea, adin txikikoen kasuan.
  • Sua pizteaz eta jarraipena egiteaz arduratuko den Eginkizun Anitzeko langileak eman ditzakeen jokabide-jarraibideei kasu egitea eskatzen da.

Kultura eta Ondare Saila