Noticias
Atrás San Isidro Kaleko zirkulazioa festa egunetan eta egun berezietan itxita egongo da
05·02·2025
Atzo egin zen Arroabean San Isidro kaleko zirkulazioa erabakitzeko bigarren bozketa. 198 pertsonak eman zuten botoa, horietatik 46 delegatutako botoak izan dira. Boto gehien lortu dituen aukera, lehenengo aukera izan da, 126 botorekin.
Bigarren aukerak 72 boto lortu zituen.
Beraz, boto gehien izan zituen aukeraren arabera, piboteak jarriko dira auzoko festa egunetan eta egun berezietan errepidea itxiz. Horrez gain, gutxieneko neurriak ere gauzatuko dira:
-
Aparkalekuak kenduko dira.
-
Zebra bideak luzatuko dira.
-
Zabor ontziak tokiz mugituko dira.
-
Piboteak jartzeko zuloak egingo dira errepidean dagokion egunean errepidea itxiko duten piboteak jartzeko.