Noticias
Atrás Uztapide plaza eta Arroaerreka, Ibañarrieta eta Aizarnako proiektuak hautatu dituzte zestoarrek
16·12·2022
2023ko aurrekontutik 75.000 euro herritarrek zuzenean proposatu eta lehenetsitako inbertsioetarako erabiltzeko parte-hartze prozesua ireki zuen Zestoako Udalak urrian.
Bozketa fasea abenduaren 13an itxi zen biztanleriaren parte hartze oso positiboarekin: guztira 275 fitxa jaso dira (266 Online eta 9 Udaleko harreran). 14 erantzun baliogabe jaso dira, beraz 261 fitxa kontuan hartu dira bozketan.
Zestoaren idiosinkrasia geografikoa kontuan hartuta, lurraldeen arteko oreka mantentzea lortu da auzo txikietako proiektuak aurrera ateraz. Hauek izan dira zestoarrek hautatutako proiektuak:
1.- Uztapide plazako haur parkearen berrikuntza.
2.- Arroaerrekan aparkalekutik autobus geltokira arte irisgarritasuna hobekuntza.
3.- Ibañarrietako herri argiteria hobekuntza.
4.- Aizarnako plazako galtzada harriak eta espaloiaren berriketa.
Biztanleriak prozesuarekiko balorazio positiboa egin du ‘oso ona edo ona’ bezala kalifikatuz.
Prozesu parte-hartzailearen bozketa fasearen emaitzak eta herritarrek aukeratutako proiektuak abenduaren 15ean aurkeztu ziren. Deskargatu hemen aurkezpena