Noticias

Atrás Pasa den astean jarri ziren martxan pilotalekuko teilatuko plaka fotovoltaikoak

Instalazio honi esker, urtean argindarraren fakturan %34,9ko aurrezkia izatea aurreikusten da.

06·11·2024


Urriak 29an jarri ziren martxan pilotalekuko teilatuko plaka fotovoltaikoak. Instalazioa autokontsumo kolektibora bideratu da, hau da, pilotalekuko teilatutik bi kilometrotako erradioan dauden 24 udal eraikin edo lokal lotu zaizkio instalazio berriari. Honako eraikin hauek erabiliko dute pilotalekuko plaka fotovoltaikoek sortzen duten energia:

Zestoako ikastetxea, udaletxea, Kultur etxea, eguneko zentroa, etxe tutelatuak, kultur etxeko garajeak, estazioko lokalak, brigadaren lokala, liburutegia, gaztelekua, gaztelekuko igogailua, igogailu publikoa, kiroldegia, errekarga puntua, brigadaren biltegia, Iraertako futbol zelaia, Iraertako kultur etxea, Iraetako frontoia, ur bonbeoa eta Arroagoiko kultur etxea.

Urtean argindarraren fakturan bataz beste %34,9ko aurrezkia izatea aurreikusten da, hau da 17.800 euroko inguru urteko.

Guztira 216 modulo monokristalino (plaka) jarri dira eta sorgailu fotovoltaikoaren potentzia 122,04 kWp da.

Zestoako kiroldegiko teilatuan instalazio fotovoltaikoa

Proiektu honek honako inbertsio hauetarako laguntzak jasotzen ditu: Energia garbiko tokiko proiektu bereziak erronka demografikoa duten udalerrietan (DUS 5000 PROGRAMA), Berreskuratzea, eraldatzea eta erresilientzia Planaren esparruan
 
Berreskuratze plana
Inbertsioa guztira: 89.376,65 €
Laguntzaren zenbatekoa: 59.056,47 €
Neurria: 02 Sorkuntza elektriko berriztagarria autokontsumorako
2. osagaia, 4. inbertsioa (C2.I4)
​​​​​​​

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU