Noticias
Atrás Nora jo laguntza eske
14·04·2020
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak eskainitako zerbitzua
Igarotzen ari garen berrogaialdi egoera honek gogo-aldarteetan eragina izan dezake (larritasuna, beldurrak, ziurgabetasuna...)
Biztanleriari laguntzeko asmoz, Gipuzkoako Psikologia Elkargoak, bolondres diren osasun psikologoen bitartez, eskaintzen du telefono bidezko doako arreta psikologikoa, 10:00etatik 14:00etara
Zestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak eskainitako zerbitzuak
COVID-19 birusak eragindako konfinamenduan indarkeria matxista jasaten ari bazara, gogoan izan ez zaudela bakarrik.
Bi telefono zenbaki hauetan eska dezakezu laguntza: 615 768 980 (Zestoako Udala) eta 900 840 111 (Eusko Jaurlaritza). Jaurlaritzaren zenbaki hori anonimoa da, eta fakturan ez du arrastorik uzten.
Herritar guztion esku dago indarkeria matxista salatzea eta laguntza eskaintzea, ordea. Bizilagunen batek halako egoeren berri badu, deitu lehenbailehen laguntza eskatzeko.