Noticias

Atrás Nerabeen eta gazteen ongizate emozionala lantzeko saioak Zestoan

2
Zestoako Udaleko Gazteria Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren Treba programaren baitan tailer sorta bat antolatu du Zestoan. Saio horiek nerabeei eta gazteei zuzenduta egongo dira eta bertan berauen ongizate emozionala landuko da profesional ezberdinen eskutik.

10·09·2025


Hitzaldiak antolatzeko garaian, bi adin tarte ezberdin hartu dira kontutan: nerabeak (12-16 urte) eta gazteak (17-24 urte).

 

Nerabeak

Lehenengo saioak nerabeei zuzenduak izango dira, eta bertan emozioen inguruko oinarrizko ikastaroa egingo dute lehenengo saioan (irailak 26an). Bigarren saioan (urriak 3an), berriz, nerabeen arteko harreman sareak landuko dituzte, kuadrilen saltsei buruz arituko dira hain zuzen.

 

Saio guztiak profesionalek gidatuko dituzte eta nerabeek parte hartzeko metodologia ezberdinak erabiliko dituzte. Bi saio hauetan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da irailaren 18a baino lehen Gaztelekuko 688 684 029 whatsapp zenbakian.

 

Gazteak

Gazteei zuzenduriko saioak urriaren 17an eta 24an izango dira. Lehenengo saioan, autoezagutza eta ongizate emozionalaren oinarrien inguruko oinarrizko ikastaroa egingo dute. Saio honetako metodologia praktikoa izango da, hau da bizipenetatik ikastea izango da helburua. Coaching, PNL edo eta garapen pertsonalerako bestelako diziplinetan oinarritutako dinamikak proposatuko dira.

 

Bigarren saioan berriz, hainbat talde-dinamika eta material didaktiko erabiliko da parte-hartzea sustatzeko. Saio honetan antsietatea ezagutzen ikasiko dute parte-hartzaileek eta berau kudeatzen lagunduko dieten ezagutzak eta tresnak eskaintzea izango da helburuetako bat.

 

Saio hauetan parte-hartzeko ere aurrez izena eman beharko da Gaztelekuko 688 684 029 whatsapp zenbakian. Izena emateko azken eguna urriak 9.

1 2