Agenda

Atrás Marketing digitalaren gaineko jardunaldiak

Turismo alorreko enpresei zuzendutako formakuntza zikloa
14 FEB 02 FEB
agenda

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen Agentziaren Turismo sailak, alorreko
enpresei zuzenduriko marketing digitalaren arloko formakuntza jardunaldiak
antolatu ditu.


Eskualdeko Turismo alorreko enpresak Interneten duten ikusgarritasuna eta
posizionamentua aztertu eta hobetzeko hiru saio dira antolatu direnak.
Gaur egun sareak eskuragarri jartzen dituen tresna eta aplikazio
esanguratsuenak erakutsi, aztertu eta erabiltzen erakutsiko da.

 

Tripadvisor-en gaineko jardunaldia

Otsailak 14: Tripadvisor. Turismo alorrean sarean hedatuenetakoa dagoen webgunea, kontsumitzaileen erabakietan eragiteko gaitasun handiena duena. Trensa honi ahalik eta etekin handiena nola atara erautsiko da.

 

 

 

 

 

Google My business-en gaineko jardunaldia

 

 

Otsailak 21: Google My Business. Edonezin negozioren ikusgarritasuna sarean hobetzeko balio duen tresna azalduko da. Zergatik eduki behar du nire negozioak Google My Business profil bat?

 

 

Trivago-ren gaineko jardunaldia

 

 

Martxoak 2: Trivago. Bereziki alojamenduei zuzenduta oso ezagun ez den trensa honen funtzionamendua erakutsiko da. Nola hobetu gure negozioaren ikusgarritasuna tresna honen bitartez

 

 

 

Nori zuzendua: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil eta Zestoako Turismo sektoreko enpresak (Hotelak, Landetxeak, Nekazal Turismoak, aterpetxeak Jatetxeak, tabernak, bidai agentziak, gida turistikoak e.a.).

Non: Intsausti Jauregia, Azkoitia (1.go solairua).

Datak: Otsailak 14, 21 eta martxoak 2

Ordutegia: 09:00 – 12:00

Prezioa: 10,00€ saioko (Saio bakoitzaren haseran ordainduko da)

Parte hartzaile kopurua: Gehienez 10 parte hartzaile saioko. Izen emate ordena errespetatuko da

Ohar garrantzitsuak:

  • Saioak independienteak dira, hiru, bi edo saio bakarrera izen mateko aukera dago.

  • Parte hartzaile bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du. Saio praktikoak izango dira, zer eta nola erakutsiko da.

  • Enpresa bakoitzetik parte hartzaile bat.

  • Izena emateko edo informazio gehitzeko: o jmujika@iraurgiberritzen.eus o 943 851 100

  • Izena emateko epea: 2017ko Otsailak 10, ostirala.