Noticias

Atrás Lehen sektorearen azterketa egin du Urkomek

Ekarpenak aurkezteko epea irekita

23·10·2018


Udalarekin elkarlanean, Zestoako lehen sektorearen eta landa eremuaren azterketa egin du Urkomek, Urola Kostako Landa Garapeneko elkarteak. Estatistika ofizialetan jasotako datuak eta lehen sektorean lan egiten dutenekin egindako elkarrizketak erabili dituzte diagnosia egiteko, eta epe motzean zein ertainean sektorea indartzeko har daitezkeen neurriak proposatzen dituen ekintza plaza osatzeko; izan ere, sektorea indartzea da egitasmoaren helburu nagusia.

Atzo aurkeztu zituzten azterketaren emaitzak Bainuetxean. Urkomeren arduradunak “oso gustura” azaldu dira aurkezpenak izandako harrerarekin. Parte hartu zuten baserritarrek eta ekoizleek aurkeztutako datuen gainean, eta, bereziki, ekintza planean proposatutakoen gainean iritzia emateko eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten Bainuetxean bertan. Datozen egunetan ere izango dute horretarako aukera, baita aurkezpenean egoterik izan ez zutenek ere; izan ere, Urkomek ekintza planaren agiria Interneten jarri du, eta hamabost eguneko epea ireki du, ekarpenak jasotzeko.

Dokumentua hemen

(Iturria. Urola Kostako Hitza)