Noticias

Atrás Lasaorreka bidean asfaltatze lanak egin dira

Itzira baserriko bidegurutzetik hasi eta Otola baserri aldera 710 metro errepide asfaltatu dira.

05·11·2025


Lasaoerreka bidean, Otolatik Itzirako bidegurutzera asfaltoa berritzeko lanen lehenengo fasea burutu da. Zehazki, Itzira baserriko bidegurutzetik hasi eta Otola baserri aldera 710 metro errepide asfaltatu dira. Lan hauek egiteaz Asfaltos Urretxu SA enpresa arduratu da.

Lan hauen kostua 67.784,93 eurokoa (BEZ barne) izan da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 35.000 euroko diru-laguntza eman du obra hau gauzatu ahal izateko.