Noticias

Atrás Lan Ikuskaritzak Zestoako Udalari arrazoi eman eta bertan greba eskubiderik ez dela urratu ebatzi du

Pasa den udan greban egon ziren zenbait udal langilek, ELA sindikatuaren eskutik, Mikel Arregi alkatea eta beste zenbait herritarren aurkako salaketa jarri zuten Lan Ikuskaritzan, greba eskubidea urratu izana egotziaz.

06·10·2022


ELA bezalako erakunde erraldoi baten gaitasun mediatikoari esker, gaiak oihartzun handia izan zuen baina atzo argitaratutako ebazpenaren edukia kontutan hartuta oraingoan ez da horrelakorik gertatuko.

Zestoako Udalak alkatearen eskutik egindako adierazpenetan, argi azaldu zuen ez zela inolako eskubide urraketarik gertatu eta egindako salaketa larriaren aurrean udalaren defentsan eskura zeuden argudio guztiak erabiliko zirela. Horrela, bi hilabete inguruko ikerketa eta gero, lan gatazkak eta salaketak ikuskatzeko ardura daukan erakundeak ebazpena plazaratu du.

Denborak sarri bakoitza bere lekuan jarri ohi duela dio esaerak eta atzoko egunez Lan Ikuskaritzak, Zestoako Udalari arrazoi eman eta ELAk udalaren aurka jarritako salaketa atzera bota du. Gogoratzea komeni da, ELA sindikatuak bere azken idatzian, salaketa zela eta, besteei eskirol eta antzeko irainak leporatzeko lotsarik ez zuela izan.

Epaia etorri da eta Lan Ikuskaritzaren ebazpenean, ELA eta greban egon zirenei, arrazoirik ez daukatela garbi adierazi zaie. Horretarako ardura daukan erakundean salaketa jarri eta bueltan arrazoirik ez daukazula esaten zaizunean, bidegabekeriak utzi eta gizalegezkoa da gaizki egindakoa aitortzea. Ez dugu horrelakorik ikusi eta egiari zor, ezta espero ere.

Bide batez, besteei hausnarketa eskatzen aritu ordez zer hausnartua nork daukan ere argi gelditu da!