Agenda

Atrás Kiroldegiko sauna zerbitzua berriz martxan

Martxoaren 1etik aurrera
01 MAR
Zestoa | Deportes | 2021 | COVID19 - koronabirusa

Datorren astelehenetik aurrera, martxoak 1, Udal Kiroldegiko Saunaren zerbitzua berriz martxan egongo da.

Covid19a dela eta,

  • Pertsona bakarra sartu ahalko da aldi bakoitzean, salbuetsita daude etxekoak, hauek binaka sartzeko aukera edukiko dute.
  • Aldez aurretik ez da hitzordurik hartu behar, baina sauna erabili nahi duenak aldez aurretik harrerako bulegoan jakinarazi beharko du.
  • Gehienez 25 minutuko txanda izango da"