Noticias

Atrás Kiroldegiko pilotalekuko teilatu berrian eguzki-plakak jarri dira

Estalpe berrian jarri den eguzki-instalazio fotovoltaikoak sortutako energia elektrikoa berehalako autokontsumorako baliagarria izango da.

11·07·2024


Zestoako Udala kiroldegiko teilatu berrian jarri diren eguzki plaken bidez energia ekoizten hasiko da. Estalpe berrian jarri den eguzki-instalazio fotovoltaikoak sortutako energia elektrikoa berehalako autokontsumorako baliagarria izango da eta sortzen den soberakina banaketa sarean injektatuko da. Instalazio berriak 120 kwp-ko potentzia instalatua izango du.

Instalazio honekin eta epe ertainean egingo diren beste hainbatekin, berriztagarrien bidez Zestoako udalaren horniduretan ahalik eta autokontsumo-tasarik handiena lortu nahi da, energia burujabetzan aurrera eginaz, kontsumo elektrikoa aurreztu eta ingurumena zainduaz.