Noticias
Atrás Kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da astelehenetik aurrera
18·06·2020
Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 22, kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da. Hori dela eta, goizeko 8:30etik gaueko 21:00ak arte irekiko da astelehenetik ostiralera eta, larunbatetan, berriz, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte.
Edukiera eta desinfekzioa kontrolatu ahal izateko, tartekako itxialdiak egiten jarraituko du kiroldegiak. Halere, 15 minutuko tarteak izango dira astelehenetik ostiralera eta ez 30 minutukoak, orain arte bezala. Larunbatetan 30 minutukoak izango dira itxialdiak.
Astean zehar, saio bakoitzaren denbora luzatzen denez, 16 urtetik gorakoek ordu eta erdiko saioak egiteko aukera edukiko dute, bai goizez eta bai arratsaldez. 65 urtetik gorakoek, berriz, ordubete eta 45 minutuko saioak izango dituzte.
Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko gainontzeko arauek berdin jarraitzen dute: hitzordua hartu behar da, musukoarekin sartu, erabilitako materiala norberak desinfektatu eta bi toallarekin sartu.