Agenda
Atrás Janari-bilketa
Zestoako Elikagai Bankuaren prentsa oharra:
Martxoak 7tik 12ra bitartean, Zestoan elikagaiak jasoko dira. Azken aldian bezala, Zestoako Merkatarien Elkarteak eta Elikagaien Bankuak elkarlanean herriko hainbat dendetan janaria bilduko dute. Oraingoan, horrez gain, Aizarna, Arroa Behea eta Zestoako Herri Ikastetxeek ere bere ekarpena egingo dute, zehaztutako egunetan eskoletan janari bilketa eginez.
Gure helburua da gure herriko pertsona orok izan ditzakeen elikadura beharrei aurre egiten laguntzea. Zalantzarik gabe, luzaroan ez irautea da gure helburua -herriko oinarrizko beharrak konponduta leudekeen seinale litzake hori-, baina tamalez urrun gaude oraindik.
Zoritxarrez, herriko etxe batzuetan gutxieneko elikadura beharrak asetzeko arazoak daude. Gure asmoa, guztion ahaleginez salbuespeneko egoera hauei erantzuna ematea da. Horregatik, herritarrengana jotzen dugu oinarrizko elikagaiak bildu ahal izateko. OLIOA, PASTA eta LEKARIAk emanez lagundu dezaten, gutako bakoitzaren ekarpen txikiarekin gauza handiak lor baititzakegu.
Orain arte egin izan diren bilketetan herritarren erantzuna paregabea izan da.
Aldez aurretik, mila esker guztioi.