Noticias
Atrás Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integral berria onartu du Zestoako Udalak
27·10·2025

Pasa den asteartean, urriaren 21ean, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen Zestoako Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integral berria (2026-2029 ).
Orain arte ezagutu ditugun Irisgarritasun Planetan lantzen zen “Udalerri irisgarria” esparruaz gain, “Udal irisgarria” arloa ere landu da onartu berri den dokumentu honetan. Horregatik guztiagatik, Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak, arreta edo komunikazioa irisgarriagoa egiteko proposamenak landu dira bertan.
Projekta Urbes arkitektura taldea arduratu da Plan berriaren aholkularitza teknikoaz eta idazketaz. Datozen lau urteetara begira bideratuko diren jarduerak aurreikusten ditu dokumentuak.
Dokumentuaren idazketak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren %85eko dirulaguntza jaso du.


