Agenda
Atrás

Irekita dauden dendetako langile eta erosleei

Udalaren GOMENDIOAK
16 MAR
2020 | COVID19 - koronabirusa

Udalaren gomendioak, irekita dauden dendetako langile eta erosleei

Guztion osasun baldintzak bermatzeko eta birusaren zabalkundea ahalik eta gehien murrizteko, Zestoako Udalak honakoa gomendatzen du:

 

  • Dendetara benetan beharrezkoa den kasutan bakarrik joan eta kontuan izan ondorengoa:
  • Familia bakoitzeko pertsona bakar bat joan daiteke
  • Arrisku faktoreren bat edukiz gero (adina, gaixotasun kronikoren bat...), etxetik ez irtetea gomendatzen da
  • Eztula eginez gero, ukalondoarekin tapatu ahoa eta ez eskuarekin edo eskuekin.
  • Merkatariei eskularruak eskuragarri jartzea gomendatzen zaie, eta hala daudenetan eskularruak jantzi eta amaitzean zaborrontzian botatzea gomendatzen zaie erosleei
  • Ahal dela, ordainketak kreditu txartelarekin egin, dirua transmisio-iturri izan daiteke eta
  • Dendetan gehienez 7 pertsona sartu ahal izango dira, betiere 1,5 metroko distantzia mantenduz
  • Denda barruan gehienezko jende kopurua dagoelako kanpoan itxaron behar bada, 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatuz egingo da ilara

Elikagaien hornidura bermatuta dagoenez, ez dago beharrezkoa ez den elikagai kopururik erosi beharrik, zentzuz jokatu.