Agenda

Atrás Inspira Steam proiektua

Gaztelekuan
29 MAR 12 MAR
agenda

Zestoako gaztelekua zientzian edo teknologian aritzen diren herriko eta inguruko emakumezko erreferenteen bila dabil INSPIRA STEAM proiektuan parte hartzeko.

INSPIRA STEAM proiektu aitzindaria da Euskadin, neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatu nahi dituena. Horretarako, sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik: gizartean ditugun estereotipoak ezagutarazi nahi dira, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sortu ez dezaten; emakume teknologoen balioa denen aurrean erakutsi nahi da; herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraz kontzientzia sortu nahi da.

Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da INSPIRA STEAM. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtean-urtean. Eta emakumeen taldeari bagagozkio, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, Ingeniaritzan eta Arkitekturan duten presentzia, esaterako, % 26,4ra jaisten da.

2019an, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, INSPIRA STEAM proiektua hainbat herritako gaztelekuetara eraman nahi du, tartean Zestoakora. Horretarako, zientzian edo teknologian aritzen diren herriko eta inguruko emakumezko erreferenteak behar ditugu.

Zer dakar aholkulari izateak?

  • Konpromisoa, ilusioa eta STEAM arloak sustatzeko gogoa piztea gazteen artean, batez ere, nesken artean.

  • Zortzi orduko doako prestakuntza bi saiotan jaso, “generoa eta teknologia” eta “aholkularitzako dinamikak” gaien inguruan, saioetarako zuen eskura jartzen dugun materiala ezagutzeko. Formakuntza saioak 2019ko otsailaren 14 eta 15ean izango dira, 16:30 – 20:30 ordutegian, Donostian.

  • Zestoako gaztelekuan hiru saio dinamizatu, INSPIRA STEAM proiektuan parte hartu duen beste mentore batekin, eta bertako hezitzailearen laguntzarekin. Saio hauek ordu t’erdiko iraupena edukiko dute, 12-14 urteko gazteei zuzendua eta ondorengo datetan izango lirateke:

    • 1. Saioa: martxoak 29.

    • 2. Saioa: apirilak 5.

    • 3. Saioa: apirilak 12.

Interesa baduzu, jar zaitez Zestoako gaztelekuarekin harremanetan: gazteria@zestoa.eus – 688 684 029.

 

Argibide gehiago hemen: http://inspirasteam.net/