Noticias

Atrás Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko protokoloaren berrikuspena sinatu da

Ekitaldian, protokoloaren baitan koordinazioan aritzen diren erakunde ezberdinetako ordezkariak izan dira.

03·04·2025


Gaur, apirilak 3 osteguna, Zestoan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko erakundeen arteko koordinazio eta arretarako tokiko lehenengo protokoloaren lanketan parte hartzen duten erakunde guztietako arduradunek dokumentuaren sinadura ekitaldia egin dute udaletxean.

Bertan izan dira, Mikel Arregi Zestoako alkatea; Jose Jabier Peña Urola Kostako Ertzain-Etxea unitateko burua; Cristina Gonzalez Urola Kostako indarkeria matxista kasuetako ertzaina; Agustin Agirre Osakidetzako OSI Donostialdeako zuzendaria; Oroitz Manterola Aizarnako eskolako zuzendaria; Olatz Urbizu Zestoako anbulatorioko erizaina eta Haritz Iraola Zestoako udaltzaina.

Protokolo hau lau urterako sinatu da eta orduan berrikusi egingo da.

Protokoloa