Noticias
Atrás Indarkeria matxistaren aurkako eguneko elkarretaratze deialdiarekin bat egin du udalak
Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Egun horren harira Bargaztak talde feministak arratsaldeko 19:30ean plazan elkartzeko deia egin du.
24·11·2019
Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, egun bertan, astelehenean, elkarretaratzea egingo da Zestoako Foruen plazan, arratsaldeko 19:30ean, Zestoako Bargaztak talde feministak deituta. Zestoako Udalak bat egin du deialdiarekin eta herritar guztiei luzatu nahi die deia, indarkeria matxista gaitzesteko elkarretaratzera bertara daitezen.