Agenda
Atrás

Igandetako txaranga

19:30, arkupetan
26 JUL
agenda | Zestoa | Cultura | 2020

Zestoako Arkupetan Igandetako Txaranga berriz martxan


COVID krisialdiaren ondorioz emanaldirik eskaini gabe egon bada ere, berriro martxan jarriko da Zestoako Arkupetan Igandetako Txaranga.

Herrian antolatu diren gainontzeko ikuskizunetan bezala, ingurua mugatu egingo da hesiekin, jendeak eserita entzun beharko du saioa eta ezinbestekoa izango da musukoa erabiltzea eta behar diren higiene neurriak hartzea.

Gutxienez 60ko hamarkadaz geroztik jardun izan dute herriko musikariek igande arratsaldetako musika saio hori eskaintzen; negu partean hilean behin eta udan, berriz, hamabostero. Garai bateko arrakasta eta entzule/dantzari jendetza ez izan arren, meritu handia da hainbeste urtean Zestoako arkupea girotzen segitzea eta oraindik ere ibilbide luzea izatea desio diegu.