Noticias
Atrás Hiru kontratazio egin ditu Zestoako Udalak
2021eko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintza Planaren baitan egin dira kontratazioak, Lanbideren bitartez.
25·11·2021
Hiru kontratazio egin ditu Zestoako Udalak 2021eko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintza Planaren baitan. Lanbideren bidez egin dira kontratazioak; brigadarako zeregin orokorretarako bi langile eta Zestoako Berdintasun Plana idazteko teknikaria.
Hiru kontratuak azaroaren 2an hasi ziren lanean eta kontratuen iraupena sei hilabetekoa izango da.