Agenda
Atrás Herriko ostalaritza establezimenduek gauerdian itxi beharko dute
Alkatetza ebazpena
Mikel Arregi Urrutia, Zestoako Udaleko Alkate-Lehendakariak
ADIERAZTEN DUT
Lehenik, osasun agintaritzak azken egunetan argitara eman dituen COVID-19ren kutsatze tasaren arbera, kopururik gehienak gaueko aisialdi ordueta gertatu direla.
Bigarrenik, Azpeitiko jai nagusiak izaki, bertako udalak jende pilaketak saihesteko, ostalaritzako itxiera ordutegia murriztu izanak gaueko orduetan Zestoako ostalari zein herritarrentzat eragin kaltegarria izan dezakeela
EBAZTEN DUT
Herriko ostalaritza eragileekin hitz egin ostean, gaur, uztailaren 25ean, 30ean, 31n nahiz abuztuaren 1ean, herrko tabernak gauerdian (gehienez, 01:00etan) itxi beharko direla.
Bide batez, erabakia hartzerakoan herriko ostalariek izan duten prestutasuna ere eskertu nahi dut.
Zestoan, 2020ko uztailaren 25a