Agenda
Atrás Herriko kasko historikoa itxita egongo da ibilgailuentzat
Uztailean, abuztuan eta irailean oinezkoek erabateko lehentasuna izatea da helburua eta zamalanetarako, oinarrizko beharretarako eta larrialdietarako irekiko da.
Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxiko da uztailaren 1etik hasi eta irailaren 30era arte. Astegunetako goizetan 08:00etatik 12:00etara zamalanetarako irekiko da eta eguerditik aurrera itxi egingo da, egunero. Neurriaren helburua, oinezkoei lehentasuna emateaz gain, herrigune historikoa biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea da.
Menpekotasuna duten pertsonak
Herriko kasko historikoan bizi eta menpekotasun ziurtagiria daukaten pertsonei piboteak ireki ahal izateko giltza emango zaie, larrialdi kasuren bat balego ibilgailuz ere sarbidea izan dezaten.
Bestalde, osasun zein larrialdietarako zerbitzuak ere itxiera ordutegian eta egoerak horrela eskatzen duenean, barrura sartu ahal izango dira.