Noticias
Atrás Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxita egongo da gaurtik aurrera
01·07·2020
Herriko kasko historikoa ibilgailuentzat itxiko da gaurtik hasi eta irailera arte. Zestoako Udalak oinezkoei lehentasuna emateko neurriak iragarri zituen ekainaren hasieran eta uda honetan kasko historikoa ibilgailuei ixtea izango da bide horretan hartuko den lehenengoa.
Goizetan 8:00etatik 11:30era zamalanetarako irekiko da eta eguerditik aurrera itxi egingo da, egunero. Neurriaren helburua, oinezkoei lehentasuna emateaz gain, herrigune historikoa biziberritzea eta haurren segurtasuna bermatzea da.
Menpekotasuna duten pertsonak
Herriko kasko historikoan bizi eta menpekotasun ziurtagiria daukaten pertsonei piboteak ireki ahal izateko giltza emango zaie, larrialdi kasuren bat balego ibilgailuz ere sarbidea izan dezaten.