Noticias
Atrás Gurutzeaga kalean obrak egiten hasiko da Udala datorren astelehenean
04·11·2020
Zestoako Udala Gurutzeaga kalean obrak egiten hasiko da azaroaren 9an. Zestoan Merkatari Elkartea eta Zestoako Udalaren arteko harremanen ondoriozko proiektua da eta Gurutzeaga pilotalekuaren aurreko errepidea eta espaloiak berdinduko dira. Helburua oinezkoei lehentasuna eman eta gune hori biziberritzea da.
Trafikoan aldaketak
Datorren astelehenetik hasi eta obrak iraungo duen asteetan trafikoan aldaketa batzuk izango dira. Gurutzeaga kalearen amaieran dagoen sarrera-irteera herritik ateratzeko bakarrik erabili ahal izango da. Zumaia aldetik datozenek Enekosauztegi kaleko (Txanpinoia eta Mediku Etxearen ondoan dagoena) sarrera erabili beharko dute.