Noticias
Atrás Gaur aurkeztu dute Emakume Pilotarien Jardunaldia
27·03·2025
Gaur eguerdian aurkeztu dute Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 100.urteurrenaren harira izango den Emakume Pilotarien Jardunaldia. Jardunaldia martxoaren 27tik 29ra izango da Zestoan eta Azpeitian.
Aurkezpenean, Gloria Agirre “Txikita de Aizarna” raketista izandakoa, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Mikel Arregi Zestoako alkatea eta Itziar Lete Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko lehendakaria izan dira.
Gaurtik aurrera kiroldegiko frontoian emakumeak eta pilotaren inguruko erakusketa zabalik izango da. Raketistak lehen eta orain dokumentalaren emanaldia izango da bihar goizean eskolako haurrentzat eta 18:30ean Kultur Etxean herritar guztientzat. Bertan, Gloria Agirre raketista izandako aizarnarra izango da dokumentalaren ostean solasaldia egiteko. Larunbatean, berriz, emakumeen goi mailako pilota jaialdia izango da modalitate ezberdinetan 17:00etan hasita kiroldegiko frontoian. Jaialdi horren baitan Gloria Agirreri omenaldia egingo diote.
Larunbatean Azpeitian hainbat pilota partida izango dira goizean eta ondoren bazkaria izango da.