Noticias
Atrás Foru Plazaren berrikuntza lanen fase berri bat hasi du Udalak
2023. urtean Elizkale pareraino dagoen zatia berritzeko asmoa dago
06·03·2023
Foru Plazaren berrikuntza lanen fase berri bat hasi du Zestoako Udalak. 2023. urtean Elizkale pareraino dagoen zatia berritzeko asmoa dago eta 2024. urtean zehar plaza osoa berrituta edukitzea aurreikusten da.
44.295,29 €-tako aurrekontua dute lan hauek eta 2023 urteari dagozkien lanak bi hilabetetan amaitzea espero du Udalak.