Agenda
Atrás Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak
2022 DEIALDIAREN ZESTOAKO HERRIAN ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO DIRULAGUNTZA
EBAZPEN PROPOSAMENA
EBAZPEN PROPOSAMENA
Gizarte Zerbitzuen Informazio batzordeak, Zestoako herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak kudeatzen duelarik, honako ebazpen-proposamena jakinarazten dio ebazteko gaitasuna duen organo eskudunari ondorengoa kontuan hartuz:
a) 2022ko apirilaren 29an, Zestoako Udalak Zestoako herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza argitaratu zuen Udalaren Web orrialdean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
b) Laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 1ean amaitu zen eta epe barruan 8 eskaera aurkeztu dira, eta horiek Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuen informazio batzordeak baloratu zituen Udalbatzak onartutako oinarriak kontuan izanik.
c) Udalaren aurrekontuan laguntzaren inguruan egindako kontsignazio ikusita, eta Alkatetza izanik laguntza ebazteko eskumena duen organoa, ondorengo proposamena egiten dugu
EBAZPEN PROPOSAMENA
Zestoako herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdiaren behin-behineko ebazpena ematea.
Zestoako herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza deialdia 2022 urterako.
Zestoako Udalak onartuak
ONURADUNA (NAIFK) | ONARTUTAKOA (Urtarriletik irailera) |
---|---|
72471**** | 1.800,00 € |
72523**** | 1.354,32 € |
72518**** | 1.500,00 € (Urtarriletik ekainera) |
20181**** | 1.872,00 € |
15245**** | 1.980,00 € |
Zestoako Udalak ez onartuak
ONURADUNA (NAIFK) | EZ ONARTZEKO ARRAZOIAK |
---|---|
72556**** | Alokairuko kontratua falta zaio |
72465**** | Bizikidetza Unitateko diru sarreren muga gainditzen du |
72545**** |
Bizikidetza Unitateko diru sarreren muga gainditzen du |
Diru-laguntza honen ebazpena behin behinekoa da eta Udalaren web orrian argitaratu eta interesatuei banan-banan jakinaraziko zaie alegazioak aurkezteko hamar eguneko entzunaldi epea emanez argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Laguntza onartzearen ezezko kasuetan, gainera, interesatuei entzunaldi epea espresuki jakinaraziko zaie.
Ebazpenean nork bere eskabidean jarri zuen kopurua baino txikiagoa proposatu bada, oinarrian ezarri denari jarraituta, onuradunek eskabideak berriro aurkez ditzakete ebaluazioa egingo duen instrukzio-organo kide anitzak aintzat har ditzan. Edonola ere, eskabidea berriz egingo da diru- laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua kontuan hartuta, eta eskabideei edo eskaerei begira ezarri diren balioztatze -irizpideekin bat etorriz.
Ebazpena argitaratu eta alegaziorik aurkeztuko balitz, hauek lehen bailen erabakiko dira eta denak ebatzi arte ez da behin betiko ebazpena argitaratuko.
Epea amaitu ondoren , ez bada alegaziorik aurkezten eta beraz, denen onarpena agertzen denean ebazpen honen aurrean, behin betiko ebazpena egingo da.
Zestoan, 2022ko irailaren 14an