Noticias
Atrás Eskolako jolastokiak zabalduko dira astelehenetik aurrera
Herriguneko bi jolastokiak haurrak eskolatik ateratzen direnetik 18:00ak arte egongo dira zabalik.
13·11·2020
Herriguneko bi jolastokiak arratsaldeko 18:00ak arte zabalik egongo dira datorren astelehenetik aurrera eta hala nahi duten guraso eta haurrek bertan geratzeko aukera izango dute eskolatik ateratakoan. Udalak eta eskolako zuzendaritzak hartu dute erabakia, eta hala, guraso talde baten eskaerari erantzuna eman zaio: herriko haur, gaztetxo eta gurasoek zuten espazio faltari, hain zuzen.
Azaroaren 16tik aurrera, beraz, bi eskoletako jolastokiak erabili ahal izango dira 16:30etik 18:00etara eta 18:00etan itxi egingo dira.