Agenda
Atrás

Eskola Txikien festa: hasiera ekitaldiko bazkaria

14:00etan, Aizarnan
14 MAR
agenda | Aizarna | Norbanakoak | Elkarteak | 2020 | Eskola Txikiak | Aizarna 2020 - Eskola Txikien Festa

Eskola Txikien Festa 2020, Aizarna

BADATOR!

Askok jakingo duzuen bezala, 2020 urtea oso berezia izango da aizarnarrontzat. Guztion artean erronka handi bati egingo diogu aurre, ekainaren 14an Gipuzkoako Eskola Txikien festa ospatuko baita gure herrian. Beraz, aurretik ere ohituta gauden arren, auzolanean jarduteko urtea izango dugu bereziki aurtengoa.  
Hori horrela, herritarrei festari buruzko informazio orokorra emateko asmoz eta lantaldeetan parte hartzeko izena emateko gonbidapena luzatuz, hasiera ekitaldiko bazkaria antolatu dugu:

  • martxoak 14, larunbata
  • 14:00
  • Aizarnako pilotalekuan

Ahalik eta jende gehien bildu nahi dugu ekitaldian. Haur txikienetatik hasita etxeko aiton-amonetara, herrian zein kanpoan bizi garen aizarnarrak, guzti-guztiok ongi etorriak izango gara bertan!

Bazkarirako txartelak salgai egongo dira Anbun eta Konpittokon, martxoaren 8ra bitartean. Helduentzako menua 20 euroan eta haurrena 12 euroan. Ez utzi azken momentura arte! Gogoratu, bazkarirako txartela erosteko azkeneko eguna: martxoaren 8a.  

Ahalik eta jende gehien bildu nahi dugu ekitaldian. Bertsolariak, lehengo eta oraingo eskolako argazkiak... eta gauza gehiago! Zatoz gurekin!

Lantaldeetan parte hartzeko, bete  izen emate orria eta ekarri ekitaldira edo eman Ahurra guraso elkarteari.
                
Zure zain izango gara.


Antolakuntza Batzordea.

Aizarnan, 2020ko otsailaren 18an