Noticias

Atrás Eskola berriko jolastokia amestu!

Arroabean egingo den eskola berriko jolastokia hezkidetza ikuspegitik diseinatzeko auzoko haur, guraso eta eskolako irakasleekin prozesu parte-hartzailea eramango da aurrera.

24·03·2017


Martxoak 23, osteguna, 16:45-18:45:
Prozesuari hasiera ematea. Arroabeko gurasoekin, eskolako zuzendaritza eta irakasleekin eta Zestoako Udaleko teknikari eta politikari banarekin egingo den hausnarketa saio batekin. Bertan, ikastetxeetan jolastokiak duen garrantziaz hausnartuko da, jolastokia ikuspegi hezkidetzaile batetik diseinatzeak duen garrantziaz arituko gara eta amesten dugun jolastoki berria elkarrekin irudikatuko dugu. Saioa 16:45-18:45 bitartean izango da eskolan (4-5.mailako ikasleen gelan).


Martxoaren 28an, 31n eta apirilaren 4an, eskolako haurrekin jolastokiaren inguruko tailerrak egingo dituzte. Haurrekin oraingo jolastokiaz arituko dira, espazioa behatu, beraien burua behatu... eta sormenaren bitartez, jolastoki berria diseinatzeari ekingo diote. Haurrek sortutako material guztiarekin, eta ARI arkitektura taldekoen laguntzarekin, eskola berriko jolastokiaren proposamena egingo da.


Lehendabizi prozesuan parte hartu duten haurrei aurkeztuko zaie. Ondoren, Udal ordezkariei, eskolari eta auzoko gurasoei aurkeztuko diete, eta haiekin batera landuko da irudikatutako jolastokia gauzatzeko dauden aukerak (bereziki auzolana eta Udalaren inplikazioa), prozesuaren urratsak...


Eskolako jolastokia haurren artean harreman egokiak sortzeko eta zabaltzeko gune aproposa da, heziketaren zati garrantzitsua da.  

Prozesuaz Arremanitz Kooperatiba eta ARI Arkitektura taldea arduratuko dira. Prozesu hau aurrera eramateko gurasoen parte hartzea oso garrantzitsua da