Noticias

Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmo berriaren baitan Janus Lester taldearen kontzertua izango da igandean

Datozen hilabeteetan ere hainbat ekimen izango direla aurreikusten du Udalak.

2024·06·18


Ekainak 23 igandean 18:00etan, San Juanen Janus Lester taldearen kontzertua izango da. Ekimen hau, Ertzetara Kultur Ekintzak egitasmo berriaren baitan kokatzen da. Egungo musika eta kultur eskaintza ertzetako pertsona eta kolektiboengana irisgarriagoa izatea da ekimen honen helburua. Horregatik leku berezi hau, adinekoen egoitzako erabiltzaileek ere kontzertuez gozatzeko aukera izan dezaten. Baita asteko eguna ere, igandeak alaitzeko asmoz. Ordutegia, berriz, guraso eta umeek ere emanaldiaz disfrutatu dezaten, ordutegi egokiago batekin.

Datozen hilabeteetan hainbat ekimen antolatzea aurreikusten du Udalak. Aurrerago emango da horien berri.