Noticias
Atrás Ertxiña mendiko artadia berreskuratzeko arteak landatu dira
Proiektua gauzatu ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren 72.390 euroko diru-laguntza jaso du Udalak.
19·05·2025

Ertxiña mendiko artadia berreskuratzeko helburuarekin 6.000 arte landatu ditu Zestoako Udalak Ertxiña mendian. Lan hauek otsaila eta martxoa bitartean egin dira.
Proiektu hau gauzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasagarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza batez baliatu da Zestoako Udala. Zehazki, 72.390 euroko diru laguntza jaso du proiektua aurrera eramateko.




