Noticias
Atrás Errotazar baserritik Iraetako bidegorrira dagoen bidea itxita egongo da
Pinudi bat bota behar dute eta, bidera harriak erortzeko arriskua dagoela ikusita, segurtasun arrazoiengatik hartu da erabakia.
29·07·2019
Errotazar baserritik Iraetako bidegorrira dagoen bidea ixtea erabaki du Zestoako udalak. Bidearen gainean dagoen pinudia botatzeko pistak ireki ziren aurreko asteetan eta, bidera harri batzuk erori direla eta gehiago erortzeko arriskua dagoela ikusita, segurtasunagatik ixteko erabakia hartu da.