Agenda

Atrás Errenta 2018

Informazioa eta egutegia
01 ABR 01 ABR

'Errenta 2018' kanpaina

 

Kanpainako zerbitzuak

Sakatu ondorengo esteketan, kanpainako zerbitzu telematikoetan sartzeko:

Autolikidazio proposamena ikustea (2019/04/01etik aurrera)
Autolikidazio proposamena onartzea (2019/04/08tik aurrera)
Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea (2019/04/12tik aurrera)
Zerga informazioa Gipuzkoataritik eskuratzea (2019/03/13tik aurrera)
Zerga informazioa postaz bidaltzeko eskatzea (2019/03/13tik aurrera)
B@kQ eskatzea sistema telematiko aurreratuetan sartzeko (aitorpen telematikoak, zerga informazioa, kontsultak, ziurtagiriak, etab…)

Errenta aitorpena euskaraz

Errenta eta ondarearen kanpaina hasi baino hilabetetik gorako aurrerapenaz argitaratzen dugu 2018ko ekitaldiko kanpainaren webgunea, aitorpenen nondik norakoak argi azaldu eta hura aurkezteko prestatu ditugun zerbitzuen berri emateko. Gaurtik aurrera eta kanpaina hasi bitartean, eduki berriak gehituko ditugu. Eduki berriak sortu ahala ezagutzeko, izena eman dezakezu nobedadeen harpidetza zerbitzuan.

Orobat, simulazio bat egin dezakezu aitorpena nola aterako zaizun jakiteko, iazko azarotik webgunean dagoen errentaren eta ondarearen laguntza programak erabiliz. Behin betiko programak 2019ko apirilaren  4an argitaratzea espero dugu.

 

Kanpainako datak

Hona hemen kanpainako data nagusiak:

  • Errenta autolikidazio proposamenak 2019/04/08tik 2019/07/01era bitartean onartu ahal izango dira.
  • Gainerako errenta modalitateetan (mekanizatua eta Internet) eta ondarean epea 2019/04/15ean hasi eta 2019/07/01ean amaituko da.
  • Errenta aitorpen mekanizaturako hitzorduak 2019/04/12tik 2019/06/08ra bitartean eskatu ahal izango dira. Autolikidazio proposamena onartu nahi ez dutenek 2019/04/17ra arte itxaron beharko dute hitzordua eskatzeko.

Aitorpenak aurkezteko modalitateak

Hiru dira errenta aitorpena aurkezteko modalitateak:

  • Proposamena: 2019/04/03tik 2019/04/17ra bitartean, 200.000tik gora proposamen bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez. Iaz proposamenen %85,8 onartu ziren.
  • Mekanizatua: telefonoz edo internet bidez hitzordua aurrez eskatuz gero, aitorpena egiten lagunduko dizugu gure bulegoetan.
  • Internet: gure laguntza programaz baliatuta, internet bidez bidali dezakezu aitorpena. Zerorrek egin dezakezu zuzenean, edo, bestela, 500tik gora ordezkari profesionaletako edozeinen bitartez.

Ondarea aurkezteko modalitatea, hau da:

  • Internet

Kanpaina honi buruzko informazio gehiago

Sakatu ondoko esteketako batean kanpainako eduki informatiboak ikusteko:

1 – Errenta aitorpena

  • Zergaren informazioa (aitortzeko obligazioa, banaka edo batera aitortzea, aitortu beharreko errentak, errenta salbuetsiak, hobariak, murrizpenak, karga tasak, kenkariak, etab…)
  • Aurkezpen modalitateak (proposamena, mekanizatua eta internet).
  • Programa.
  • Dibulgazio gidaliburua.
  • Araudia.

2 – Ondarearen aitorpena

  • Informazioa 
  • Aurkezpen modalitateak 
  • Programa.
  • Dibulgazio gidaliburua.
  • Araudia.

3 – Zerbitzuen Karta
Kanpainako zerbitzuetan kalitate maila egokiak lortzeko ditugun konpromisoak.

4 – Zerga informazioa
Nola lortu datu fiskalak pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabilita. Datu horiek laguntza programara jaitsi daitezke autolikidazioaren emaitza kalkulatzeko.